Aramaixo Herri Eskola, herriko eta auzoetako umeak etortzen diren Aramaioko eskola bakarra da.

Adin aniztasuna bultzatzen duen tamaina txikiko eta landa eremuan dagon eskola publikoa gara.

 

2020. apirila geroztik Euskadiko Eskola Txikiak Sareko partaide gara. Eskola txikiak dituzten oinarrizko hiru ezaugarriak betetzen ditugulako eta sareko kide izateko konpromisoa hartu dugulako:

 

3 ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Adin aniztasuna bultzatzen dugun eskola gara: Ikasleen arteko interakzioa, kooperazioa eta elkarregandiko ikaskuntza ahalbideratzeak ikas-irakas prozesua bera aberasten baitu.
  • Tamaina txikiko eskola gara: Txikitasunak elkarren ezagutza sakona eta ingurune natural zein sozialarekin etengabeko interakzioan aritzeko aukera ematen digu.
  • Landa eremuan dagoen eskola gara.
 

Gure printzipio pedagogiko eta filosofikoak

 

  • ESKOLA PUBLIKOA eta EUSKALDUNA.

 

  • GUZTIONA eta GUZTIONTZAT ONA izango den eskola.

 

  • ANIZTASUNA ABERASTASUNA dela ulertzen dugu.

 

  • IKASLEA ERDIGUNEAN jartzen dugu.

 

  • IKASLE GUZTIAK IRAKASLE GUZTIONAK DIRA. Gure ikasleen hezkuntza prozesuaz arduratzen gara eta ahalik eta modurik koordinatuan lan egiten dugu.

 

  • HERRIARI BEGIRATZEN dion eskola gara EUSKARA ARDATZA duen eskola gara.