TXIKI CHANNEL

Hemen daukazue bigarren hiruhilabetean Zine Magazine tailerrean sortutako bideoa. 
Dibertigarria izan da, sortzailea eta oso ondo pasa dugu.
Ea zuen gustokoa ere ba den!!!
 
Here you have the film that has been created in the Zine Magazine workshop of the second quarter.It was fun, creative and we had a great time.We hope you like it!--

URAREN ZIKLOAREN AURKEZPENA

   Hemen argazki batzuk

Gaur 1 zikloko ikasleak Haur hezkuntzara joan dira uraren zikloa azaltzera. Lehenego, mural baten bidez, uraren zikloa azaldu dute. Ondoren egin duten esperimentua azaldu diete eta azkenik beraiek asmatutako ipuintxo bat eta asmakizun batzuk kontatu dizkiete. Bukatzeko denok batera abesti bat dantzatu dute.

MARTXOAK 8

                                  

ARBOLAK LANDATZEN

Otsailean Haur Hezkuntzako ikasleak arbolak landatzen ibili ginen eskola inguruan. Hemendik aurrera zaindu ondo zainduko ditugu has daitezen eta frutua eman dezaten. Laguntzaile izan genituen Burgi, Iñaki eta Markel. Argazkiak ateratzen Alex Mendikute ibili zen. 
Aramaixo Herri Eskolatik eskerrak eman nahi dizkizuegu laguntza era batera edo bestera eman diguzuen denoi.

HIRUERREKETARA IRTEERA

Otsailaren 17an, bigarren ziklokoak gure proiektuari bukaera emateko Hiruerreketara irteera egin genuen. Deba ibaia non hasten den ikusiz primeran pasatu genuen.

Hemen dituzue argazki batzuk

INAUTERIAK

   Datorren martitzenean, otsailak 21, eskolako Inauteri eguna ospatuko dugu. Aurten aukeratu dugun gaia KIROLA da.
  Ohiturari jarraituz eta eguraldiak lagun, 14:30ak inguruan, herriko plazara kalejiran joango gara (bestela jaialdia eskolako aterpean). Bertan,       mozorroen aurkezpena eta dantza batzuk egingo ditugu. 
   Arratsaldea goxo-goxo bukatzeko, eskolara bueltatu eta 15:30ak aldera, sukaldariak prestaturiko txokolate goxoa bizkotxoekin dastatzeko     aukera izango dute ikasle guztiek eskolako aterpean.  
 Gonbidatuta zaudete gurekin parte hartzera arratsaldeko ekintza honetan. 
 
 
DISFRUTATU  IKUSKIZUNAZ!

URTARRILEKO INSTALAZIOA

 

 

 

 

 

Urtarrilean Haur Hezkuntzako haurrak komuneko paperarekin, egunkariekin, nins panpinekin... sortutako instalazioarekin egon dira esploratzen. Ikusi zein ondo pasa duten!

ORBEA LANTEGIRA IRTEERA

    Aurreko astean, Lehen zikloko ikasleak Mallabiara joan ziren orbea lantegia ikustera. Goiz ederra pasatu zuten.

 

Hemen argazki batzuk

SANTA AGEDA BEZPERA

 

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera larunbata denez eta ohitura onak ez galtzeko eskolako ikasle eta irakasleak eskean irtengo gara ostiralean Ibarrako kaleetatik eta auzoetako baserrietatik.

Ostiral goiz ederra pasatu genuen baserriz baserri auzoetan eta Ibarran. Mila esker gurekin parte hartu zenuten guztiei.

Hemen egunean ateratako argazki batzuk

 

IRAKURKETA IDAZKETA FORMAKUNTZA ELENA LAIZEKIN

Euskadiko Eskola Txikietako maisu maistrak Aramaioko Kultur Etxean 12 ordutako formazioa egiten ari gara Elena Laizen eskutik.

Saio hauetan gai hauek lantzen ari gara besteak beste: zer da irakurtzea, zer da idaztea, psikogenesiaren garapena eta eskola ezberdinetako aurkezpenak.

Hausnarketa hauek eta saio hauek ezinbestekoak dira gure jarduera aberasteko eta prozesu honetan behar den laguntza hobeto eskaintzeko.

 

MATRIKULAZIOA

GURINEZKO GAILETAK

Haur Hezkuntzakook gurinezko gaileta goxo-goxoak egin ditugu. Horretarako, ikasgelan errezeta landu dugu eta haurrek osagaiak etxetik ekarri dituzte. Zuek ere etxean egin nahi badituzue errezeta hemen duzue. Ikusi zein ondo pasa dugun!

Hemen argazki batzuk

 

GOIESKOLAKO JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK: MAR ROMERAREN HITZALDIA

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

Heldu da 1.go hiruhilabetearen bukaera eta merezi bezala eman diogu agurra.

Lehenengo orduan Olentzero eta Mari Domingi etorri zaizkigu bisitan. Eurekin solasalditxoa izan ondoren opariak banatu dizkigute. Txintxoak izan garen seinale!

Ondoren 3. ziklokoek, sukaldariaren laguntzaz, txistorra banatu digute. Ederra benetan!

Aterpean dantzan ibili ondoren, dena jaso eta hurrengo urterarte, urtarrilak 9rarte, agurtu gara.

Hemen argazki batzuk

1. HIRUHILABETEKO TAILER EMANALDIA

Aurten ere adinak nahastuta, 1.go mailatik 6.nera, tailerrak aurrera eramaten ditugu. Hiruhilebeteari bukaera emateko jardun berezia izan dugu. 
Tailer bakoitzean egon diren ikasleek besteei aurkeztu diete egindako jarduerak.
Ikasturte honetan aurrera eramaten ditugunak: 
  •  Zine magazine, bertan, ingelesez, telebista programa bat aurkeztu digute.
  • Azterlandian metodo zientifikoa jarraituz esperimentuak egiteko pausuak azaldu dizkigute.
  • Gorputzaldietan Konfidantza eta Autoestima lantzeko estragiak erakutsi dizkugute.
  • HEMEN ARGAZKI BATZUK

OLENTZERO ETA MARI DOMINGIRENTZAKO ESKUTITZAK

Pasaden astean Haur Hezkuntzakoak Olentzero eta Mari Domingirentzako eskutitzak herriko postontzian bota genituen. Gaur, euren erantzuna jaso dugu. Elkar ikusteko irrikitan gaude!

 

INGELES BARNETEGIA

Azaroaren 21etik 25era Nafarroako Beire herrian eskolako 3. zikloko ikasleak eta Junkal irakaslea,  Ingeles Barnetegian izan ziren. Oso esperientzia emankorra eta ona izan zen. Denetarik egin genuen: abestiak abestu eta dantzatu, aurkezpenak egin, inkestak bete, azalpenak entzun eta eman, jolastu, paisajeaz gozatu,....

Gure arteko harremanak  sendotu genituen baita eta Izarra ikastetxeko lagun berriak ezagutu ere. Gauetan, hizketaldiak, txutxumutxuak eta txisteak ugariak izan ziren logeletan, bakarren batzuk aurpegi margolari lanak ere egin zituzten.

 

We´ll hope that it was an enjoyable activity and that it helped us to improve our English.

 

HEMEN ARGAZKI BATZUK

 

MENDIAK PROIEKTUA

Haur Hezkuntzan mendiaren inguruko proiektua egin dugu. Beharrezko informazioa udaletxetik eta zuen etxeetatik jaso dugu. Gainera, hainbat familia kide eta Orixol elkartekoak eskolara etorri dira euren ezagutzak gurekin partekatzera. Eskerrik asko zuen ekarpenengatik! Eman diguzuen informazioa eta mapak aztertuz asko ikasi dugu! Begira zein ondo ibili garen!

HEMEN ARGAZKI BATZUK

ABENDUKO INSTALAZIOA

Hilabete honetan Haur Hezkuntzako haurrak kutxekin, ezkur txapelekin, arrautza kutxekin... sortutako instalazioarekin egon dira esploratzen. Ikusi zein ondo pasa duten!

 

 

 

 

ABENDUAREN 14AN GREBA

Abenduak 14erako, Steilas, LAB eta ELA  sindikatuek hezkuntza mailan greba deiadia luzatu dute hezkuntza legearen aurreproiektuarekiko desadostasuna azaltzeko. Hau dela eta, ARAMAIXO HERRI ESKOLAKO irakasleen %77ak  sindikatuek konbokatutako grebarekin bat egingo dugu.

Sindikatuek bidalitako komunikatu bateratua ikusteko klikatu hemen.

 

HERRIA KANTUZ 22

Abenduak 2an, ostiralean, Euskaraldia eta Euskararen eguna ospatzeko Herria Kantuz ekintza burutu genuen Aramaixo Herri Eskolako partaideak eta  Alaiak kantu taldeak. Aramaioko Bixente Goikoetxea plazan eta Nardeaga kalean Larraitz Arriolabengoaren gidaritzapean hainbat abesti abestu genituen. 
Giro ederra eta alaia sortu zen egun honi kutsu berezia emateko. Espero dugu bertan partehartu zenutenok disfrutatu izan zenutela.

Hemen ekintzan ataratako argazki batzuk

EUSKARALDIA: HITZEZ EKITEKO GARAIA

        Ekintza hauek eramango ditugu aurrera:

  • PINak BANATU
  • Leloak asmatu, eta leloekin pasiloa apaindu (LH 1.zikloa)
  • Gelak Euskaraldiko eskulanekin eta banderolekin apaindu
  • Euskaraldiko sekuentzia didaktikoak landu

            HH: -Lagun komikia
                   -Xaxatu euskaraz ipuina.
                   -Aho bizi-Belarri prest marraztu

           LH: -Euskaraldiaren bideokliparen inguruko lanketa (hausnarketa,tertulia…)
                  -Marrazkia euskararekiko norberaren ekarpenaren baitan.

Abenduaren 2an ostiralean, Herriko liburutegian:

 “Maider Arzelai” Ipuin kontalaria
           09:15-09:50  HH Ostadar taldea
           09:50-10.30  HH Txorimalo taldea
           14:10-15:00  Mendiak taldea   
          15:00-15:50  3. Zikloa + Olatuak eta Azeriak
  
Alaiak jubilauak taldearekin eta Eguneko Zentroko nagusiekin “Herria kantuz” ekitaldia burutu, herrian zehar abestiak kantatu. 
           Abestiak:
           “Babala Gumbala” (Kanona)
            Bagare
            Urtxintxa

11:00etan Herriko plazan eta gero Eki- Okindegi eta Añai inguruan. 

 
 

INGELES BARNETEGIA

3. Ziklokoak prest barnetegira joateko!
Nerbixuak egon arren, poz - pozik joan dira denak.
Ondo pasa cuadrilla!!!

URRIKO INSTALAZIOA

Haur Hezkuntzan, hilean behin, instalazioak egiten ditugu. Urrian udazkeneko naturako elementuekin aritu ginen: pinaburuekin, hostoekin, makilekin... Ikusi zein ondo pasa zuten txorimalo eta ostadar taldekoek!

 

 

 

SAN MARTIN BEZPERA

Urtero bezela Azaroaren 10ean, osteguna, arratsaldeko 15:00etan ESKOLAKO ATERPEAN, euria balego FRONTOIAN, San Martin Jaia ospatuko dugu. 

Gure ikasleek emanaldia gertatu dute: abestiak, koplak, lekaixoak... . Eta ondoren guraso elkartearen eskutik gaztainak dastatzeko aukera izango dugu.       

 

PRIMERAKO ARRATSALDEA PASATU GENUEN! 

HEMEN ARGAZKI BATZUK        

JUBILATUEN EGUNA

Eramandako guztiak saldu eta primeran pasatu genuen!

Eskerrikasko hurbildu zineten guztiei.

Datorren zapatuan, urriaren 29an, Jubilatuen eguna ospatuko da Aramaion, ekintza desberdinez betetako eguna izango da.

Aramaixo Herri Eskolako ikasleak herrian antolatutako ekintza ezberdinetan parte hartuko dute eta urtero bezala hirugarren zikloko ikasleek etxean egindako tarta eta goxoak saltzeko postua jarriko dute.

Animatu!  Gure goxoak erosi eta egunaz disfrutatu!

 

IEZ HASITAKO EKINTZA SOLIDARIOARI BUKAERA EMATEN

Gaur goizean, aurreko ikasturtean hasitako ekintza solidarioari amaiera eman diogu eskolako aterpean.

Gogoratuko duzuenez iez Aita Mari itsasontzian egiten duten lana ezagutu eta laguntza emateko hainbat ekintza aurrera eraman genituen, itsasontziko kapitainarekin eta Izaskunekin bideo deia, olatu solidarioa...; orduan bildutako dirua helarazteko ekitalditxo bat antolatu dugu. 

Zuzendariaren agurra eta gero 2. zikloko Azeriak eta Olatuak taldekoen artean osatutako testotxua irakurri dute, ondoren Mendiak taldekoek bertsoa bota dute azkenik 3. ziklokoek egindako txekea Ostadar eta Txorimalo taldekoek Izaskunei eman diote. Berak, eskerrak eman ondoren oraingoan dituzten eragozpenak kontatu digu eta harremanetan jarraitzekotan geratu gara.

Animo Aita Marin aritzen zareten guztiei!

Hemen argazki batzuk

IKASTURTE HASIERAKO BILERAK

Familiekin izaten ditugun ikasturte hasierako bilerak hurrengo egunetan izango dira.

 

 

 

HH 1. ZIKLOA: urriak 17, astelehena, 16:30etan UNIBERTSO gelan
HH 2. ZIKLOA: urriak 10, astelehena, 16:30etan UNIBERTSO gelan
LH 1. ZIKLOA: urriak 3, astelehena, 16.30etan ETXAGUEN gelan
LH 2. ZIKLOA: urriak 5, asteazkena, 16:30etan AREXOLA gelan
LH 3. ZIKLOA: urriak 6, osteguna, 16:30etan AREXOLA gelan

BEKAK

Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beketarako eta laguntzetarako 2022-23 ikasturteko deialdia zabalik dago. Informazio gehiago Hezkuntzako webgunean.

EPEA: uztailaren 18tik irailaren 30era eskolan edo online.

Beka eta diru-laguntzen zenbatekoak eta motak, eta ekonomia-baldintzak ikusteko klikatu hemen.

2022-23 IKASTURTE HASIERA

 

Ikasleek, irailaren 8an, ostegunean, ikasturte berriari emango diote hasiera. 

Ikasturteko egutegia kontsulta dezakezue irudian klikatuz.

Ondo pasa oporrak!

ARAMAIXO HERRI ESKOLA

         

Eskolako historia pixkat ezagutu eta gero, hau da 3. zikloko ikasleak horren inguruan sortutako testua.

IRAKURTZEKO HEMEN KLIKATU

GURE ESKOLAK IZEN BERRIA

2021 eko urriaren 21ean gure eskolari izena aldatzeko proposamena onartu zen eta hala argitaratu zen Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean. Klikatu ikusteko

Herenegun, talde bakoitzak prestatutako hizkiak ordenatuz osatu genuen denon artean  aukeratutako izena: Aramaixo Herri Eskola.

Beraz, dagoeneko Aramaixo Herri Eskola gara!