INGELES BARNETEGIA

3. Ziklokoak prest barnetegira joateko!
Nerbixuak egon arren, poz - pozik joan dira denak.
Ondo pasa cuadrilla!!!

URRIKO INSTALAZIOA

Haur Hezkuntzan, hilean behin, instalazioak egiten ditugu. Urrian udazkeneko naturako elementuekin aritu ginen: pinaburuekin, hostoekin, makilekin... Ikusi zein ondo pasa zuten txorimalo eta ostadar taldekoek!

 

 

 

SAN MARTIN BEZPERA

Urtero bezela Azaroaren 10ean, osteguna, arratsaldeko 15:00etan ESKOLAKO ATERPEAN, euria balego FRONTOIAN, San Martin Jaia ospatuko dugu. 

Gure ikasleek emanaldia gertatu dute: abestiak, koplak, lekaixoak... . Eta ondoren guraso elkartearen eskutik gaztainak dastatzeko aukera izango dugu.       

 

PRIMERAKO ARRATSALDEA PASATU GENUEN! 

HEMEN ARGAZKI BATZUK        

JUBILATUEN EGUNA

Eramandako guztiak saldu eta primeran pasatu genuen!

Eskerrikasko hurbildu zineten guztiei.

Datorren zapatuan, urriaren 29an, Jubilatuen eguna ospatuko da Aramaion, ekintza desberdinez betetako eguna izango da.

Aramaixo Herri Eskolako ikasleak herrian antolatutako ekintza ezberdinetan parte hartuko dute eta urtero bezala hirugarren zikloko ikasleek etxean egindako tarta eta goxoak saltzeko postua jarriko dute.

Animatu!  Gure goxoak erosi eta egunaz disfrutatu!

 

IEZ HASITAKO EKINTZA SOLIDARIOARI BUKAERA EMATEN

Gaur goizean, aurreko ikasturtean hasitako ekintza solidarioari amaiera eman diogu eskolako aterpean.

Gogoratuko duzuenez iez Aita Mari itsasontzian egiten duten lana ezagutu eta laguntza emateko hainbat ekintza aurrera eraman genituen, itsasontziko kapitainarekin eta Izaskunekin bideo deia, olatu solidarioa...; orduan bildutako dirua helarazteko ekitalditxo bat antolatu dugu. 

Zuzendariaren agurra eta gero 2. zikloko Azeriak eta Olatuak taldekoen artean osatutako testotxua irakurri dute, ondoren Mendiak taldekoek bertsoa bota dute azkenik 3. ziklokoek egindako txekea Ostadar eta Txorimalo taldekoek Izaskunei eman diote. Berak, eskerrak eman ondoren oraingoan dituzten eragozpenak kontatu digu eta harremanetan jarraitzekotan geratu gara.

Animo Aita Marin aritzen zareten guztiei!

Hemen argazki batzuk

IKASTURTE HASIERAKO BILERAK

Familiekin izaten ditugun ikasturte hasierako bilerak hurrengo egunetan izango dira.

 

 

 

HH 1. ZIKLOA: urriak 17, astelehena, 16:30etan UNIBERTSO gelan
HH 2. ZIKLOA: urriak 10, astelehena, 16:30etan UNIBERTSO gelan
LH 1. ZIKLOA: urriak 3, astelehena, 16.30etan ETXAGUEN gelan
LH 2. ZIKLOA: urriak 5, asteazkena, 16:30etan AREXOLA gelan
LH 3. ZIKLOA: urriak 6, osteguna, 16:30etan AREXOLA gelan

BEKAK

Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beketarako eta laguntzetarako 2022-23 ikasturteko deialdia zabalik dago. Informazio gehiago Hezkuntzako webgunean.

EPEA: uztailaren 18tik irailaren 30era eskolan edo online.

Beka eta diru-laguntzen zenbatekoak eta motak, eta ekonomia-baldintzak ikusteko klikatu hemen.

2022-23 IKASTURTE HASIERA

 

Ikasleek, irailaren 8an, ostegunean, ikasturte berriari emango diote hasiera. 

Ikasturteko egutegia kontsulta dezakezue irudian klikatuz.

Ondo pasa oporrak!

ARAMAIXO HERRI ESKOLA

         

Eskolako historia pixkat ezagutu eta gero, hau da 3. zikloko ikasleak horren inguruan sortutako testua.

IRAKURTZEKO HEMEN KLIKATU

GURE ESKOLAK IZEN BERRIA

2021 eko urriaren 21ean gure eskolari izena aldatzeko proposamena onartu zen eta hala argitaratu zen Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean. Klikatu ikusteko

Herenegun, talde bakoitzak prestatutako hizkiak ordenatuz osatu genuen denon artean  aukeratutako izena: Aramaixo Herri Eskola.

Beraz, dagoeneko Aramaixo Herri Eskola gara!