IRTEERA GETARIARA

Ekainaren 17an ikasturteko azken irteera egin zuten 1. eta 2. ziklokoak Getarian izan ziren.
ESKOLAKO JAIA
Ekainaren 11n eskolako jaia ospatu genuen, jarraian bertan ateratako bideo eta argazkiak ikusteko loturak.
ESKOLAKO JAIKO ARGAZKIAK
2. eta 3. ZIKLOKOAK LEGASAN
2. eta 3. Ziklokoak, ekainaren 1etik 3ra, Narbarteko Kattalin aterpetxean izan ginen. Bertatik abiatuta Bertiz Abentura Parkean ekintza desberdinak: rafting, paseo gidatua, zuhaitzen arteko zirkuituak eta arkularitza egiteko aukera izan genuen.
Eguraldi ederrarekin, primeran pasatu genuen!!!
PIRATEN ETXEKO ABENTURAK
Ostadar taldekoak maiatzeko azken bi egunetan kostaldera joan ginen abentura bila. Autobusean sartu eta Iñakirekin Pasaiaraino joan ginen.
Zelako bi egun mundial pasatu genituen, gauean diskotekan pijaman jantzita izerdi ur baten amaitu genuen. Eta gero Piraten etxeko literatan ederto deskantsatu genuen.
Primerako irteera izan da, hurrengoan gehiago eta hobeto.
KOLORETAKO TANTAK
HHko Ostadar eta Txorimalo taldekoek aurreko astean esperimentua egin zuten Unibertsoan.
Esperimentua egiteko olioa, ura, koloretako koloranteak eta kristalezko potoak erabili genituen.
Froga desberdinak eginda, azkenean lortu genituen koloretako tantak. Guk harrapatu genuen trukoa!
Ea zuek ere asmatzen duzuen!
EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA
Datorren ekainaren 5ean, Bastidan, Euskal Eskola Publikoaren 29. jaia ospatuko dugu “Hazitik gora!” lelopean.
Informazio gehiago ezagutzeko klikatu hemen.
MUSIKA PROIEKTUA HH-N
Musika proiektua lantzen ari garenez, eskolara musikariak etorri dira konzierto bikaina eskeintzera. Amaiak, Elaian amak, biolinaz lagunduta eta Loreak zeharkako txirula eta gitarraz, musika emanaldi ezin hobea eman digute. Instrumentuen ezaugarri batzuk ere azaldu digute, dena oso interesgarria.
Mila esker bioi.
"EUREKA" ZIENTZIA MUSEORA IRTEERA
Ostiralean, maiatzaren 13an, L.H 3, 4, 5 eta 6. mailakoak Donostiako "Eureka" zientzia museora irteera egin zuten.
Bertan robotika tailerra eta erakusketaren bisita gidatua egin zuten. Bazkaltzeko tartetxoa hartu ondoren, museoko erakusketa bakoitzak bere kabuz ikusteko aukera izan zuten, horrela gustokoarekin gozatzeko aukera izan zuten.
NOLA PUZTU GLOBO BAT?
LIBURUAREN EGUNA
Liburuaren eguna ospatzeko hainbat ekintza desberdin eraman genituen aurrera eskolan. Ipuin kontalariak, komikiak nola egin erakutsi zigunak, poetak maiatzean... izugarri disfrutatu genuen.
Mila esker hau posible egin zenuten guztiei.
ERRETRETA
Ohiturari jarraituz, asteazkenean, San Prudentzio bezpera egunean, erretreta jo genuen eskolako atarian.
KOLORE, KOLORE
Martxoko instalazinua koloreena izan zen. Proposamen koloretsu eta usaintsu honetan Txorimalo zein Ostadar taldeko neska mutilek pila bat gozatu zuten.
Hemen dituzue bideoak eta ea gogoko dituzuen.
LOREAK MARGOTZEN. ESPERIMENTUA
HHko Ostadar eta Txorimalo taldekoek apirilean esperimentua egin zuten Unibertsoan.
Lore txuriak kolore desberdinetako uretan sartu genituen lehenengo egunean, eta astea aurrera joan ala, ezetz asmatu zer gertatu zen?
Loreak kolorez aldatu ziren. Hemen duzue bideoa.
HERRIA KANTUZ ETA KORRIKA TXIKIA
Oporretara joan aurretik, aurreko albistean esan bezala, Aramaixo Herri eskolakook Alaia abesbatzarekin HERRIA KANTUZ ekimenean parte hartu dugu gaur goizean. EDERTO PASA DUGU!!
Arratsaldean aurreko astean eguraldi kaskarragatik atzeratu genuen KORRIKA TXIKIA egin dugu.
PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTSEN MEZUA
Korrika datorrela eta, Txorimalo eta Ostadar taldekoek Pirritx, Porrotx eta Marimototsi eskerrak ematea pentsatu dugu. Badakigu aurtengo KORRIKAk ere omenaldia eskaini diela pailazoei. Hori dela eta bihar Ostadar eta Txorimalo taldekoek bihar sudurgorriarekin egingo dugu KORRIKA.
Astelehenean bideo bat grabatu genien eskerrak emanez, eta gaur gure lagunen erantzuna jaso dugu. Gozatu gure bideoekin, eta mila esker sudurgorri guztiei. Bihar zuek ere animatu gurekin KORRIKA egitera.
KORRIKA TXIKIA
Apirilak 8an, ostirala, Korrika txikia ospatzeko ekintza desberdinak izango ditugu.
Goizeko 11:00etan udaletxeko plazan ALAI Abesbatzarekin batera HERRIA KANTUZ ekimena aurrera eramango dugu.
Arratsaldeko 14:30etatik 15:30etara Korrika Txikia egingo dugu herriko kaleetan zehar, Ibilbidea honakoa izango da:
ALAIAK- Iturrizurin hasi
BASAPIZTIAK- Santikrutz abadea plaza, Osteta
EGUZKI - Nardeaga, Bizente Goikoetxea plaza.
ANBOTO- Bizente Goikoetxea plaza.
ORIXOL- P.Ignazio Barrutia - errotonda
OSTADAR - Nardeaga (Eki- Añai-okindegi)
TXORIMALO – Parkeko zutabeetan
Animatu eta etorri gurekin korrika egitera !!
KIROL EGOKITUA
Martxoaren 31ean, Gorputz Hezkuntzako saiora Zuzenean Fundazioko kideak etorri ziren kirol egokitua lantzera.
Lehen hezkuntzako 5. eta 6.mailako ikasleek errugbi eta boleibol egokitua ezagutu eta praktikatzeko aukera izan zuten.
ARAMAIXO HERRI ESKOLA
Eskolako historia pixkat ezagutu eta gero, hau da 3. zikloko ikasleak horren inguruan sortutako testua.
2022ko KORRIKA
Ostiralerako egin duten eguraldi iragarpena dela eta, KORRIKA TXIKIA astebetez atzeratzea erabaki dugu. Hortan, apirilaren 8an izango da arratsaldeko 14:30etatik 15:30etara.
MARTXOAK 8

2022ko INAUTERIAK
Martitzenean, martxoak 1, eskolako Karnabal edo Inauteri eguna ospatuko dugu. Aurten aukeratu dugun gaia EUSKAL INAUTERIAK da.
Ohiturari jarraituz eta eguraldiak lagun, 14:30ak inguruan, herriko plazara kalejiran joango gara.Bertan, mozorroen aurkezpena eta dantza batzuk egingo ditugu.
Arratsaldea goxo-goxo bukatzeko, eskolara bueltatu eta 15:30ak aldera, sukaldariak prestaturiko txokolate goxoa bizkotxoekin dastatzeko aukera izango dute ikasle guztiek eskolako aterpean.
Gonbidatuta zaudete gurekin parte hartzera arratsaldeko ekintza honetan.
Ekitaldia bukatzeko denok "Txapelua" dantzatu genuen.
Ederki pasatu genuen arratsaldea! Hemen arratsaldeko argazki batzuk!
BULBO LANDAKETA
Otsailaren 24an Ostadar taldekoak bulboak landatzen ibili ginen eskola ondoko lur eremuan.
Arbelekoek oparitutako bulboak landatu genituen: jazintoak, narzisoak, tulipanak...
Landaketa egunean Burgik bi eskultura jarri zituen, eta guk eskulturen inguruan bulboak landatu genituen Ismael eta Burgiren laguntzarekin.
Gustora ibili ginen, katiuska, atxur, pala eta lokatz artean.
Argazkia ateratzen Alex Mendikute izan genuen.
Orain bulboak loratzeko zain gaude.
Zume Bizia
Aurreko ikasturtean zume biziaz egindako eraikuntzaren mantenimendua egitera etorri dira Garaionekoak gaur.
Oso egoera txarrean zegoen eta ia dena kendu eta berreraiki beharrean aurkitu gara. Eguzki taldekoak aritu dira goiz osan lan horretan eta oraindik zati bat osatu gabe geratu da. Auzolanean edo... bukatu beharko dugu.
Herritareri aurrerantzean egoera onean mantentzen laguntzeko eskatu nahi genieke. Denon parkea denon artean zain dezagun. Mila esker.
3. ZIKLOKOAK BERGARAKO MIGEL ALTUNAN
Orain dela gutxi, Bergaran egon ginen Scape Room Teknologikoa egiten. Primeran pasa genuen!!
OTSAILEKO INSTALAZINUAK
HHkoak instalazinuetan ibili ziren pasa den ostiralean. Material ezberdinarekin jolasean ibiltzeko aukera izan zuten. Eta zenbat gozatu zuten gure neska mutikoek. Hurrengo hilabetean ere izango dugu instalazino sorpresaren bat. Eta orain gozatu argazkiekin sortu dugun bideoarekin. Ea gustatzen zaizuen!
SANTA AGEDA BEZPERA
Urteko ohiturari jarraituz santa eskean atera gara gaur goizean. Aurtengoan atez ate egiterik ez dugu izan baina auzoz auzo ibili gara. Beti bezela ederki hartu gaituzue auzo guztietan eta goiz pasa ederra egin dugu. Mila esker denoi. Datorren urtean baserriz baserri, atez ate joateko aukera izatea espero dugu.
2022-23 IKASTURTEKO MATRIKULAZIOA
21-22 ikasturtea 1.go HIRUHILABETEAREN BUKAERA
Heldu da 1.go hiruhilabetearen bukaera eta merezi bezala eman diogu agurra.
Goizean Olentzero eta Mari Domingi etorri zaizkigu bisitan. Eurekin solasalditxoa izan ondoren opariak banatu dizkigute. Txintxoak izan garen seinale!
Ondoren 6.mailakoek, sukaldariaren laguntzaz, txistorra banatu digute. Ederra benetan!
Arratsaldean taldeka banatu eta ekintza desberdinak izan ditugu. Batzuk kantuan aritu diren bitartean beste batzuk Ihes gela eta Klip klik tailerretan egindakoak erakutsi dizkigute. Denok gune guztietan gozatzeko aukera izan dugu. Primeran pasatu dugu!
GURE ESKOLAK IZEN BERRIA
2021 eko urriaren 21ean gure eskolari izena aldatzeko proposamena onartu zen eta hala argitaratu zen Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean. Klikatu ikusteko
Herenegun, talde bakoitzak prestatutako hizkiak ordenatuz osatu genuen denon artean aukeratutako izena: Aramaixo Herri Eskola.
Beraz, dagoeneko Aramaixo Herri Eskola gara!
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Abenduaren 3an, ostiralean, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da.
Urtero bezela hainbat ekintza antolatu ditugu.
AZAROKO INSTALAZINUAK
Haur hezkuntzakoak pasa den ostiralean instalazioetan oso gustura ibili ginen.
Proposatutako material berriarekin usaindu, jolastu, dastatu, dantza, esperimentatu.
Guk ondoen egiten dakigun bezala, saltsa maltsan primeran. Ederto pasatu genuen.
Hona hemen gure bideoak eta ea zuek ere gustuko duzuen.
EGUZKI TALDEA ZUMAIAN
Aurreko ostiralean, azaroaren 12an, Eguzki taldekook irteera egin genuen Zumaiara. Gizarteko klaseetan landutakoa praktikan jarri genuen. Eguraldia lagun, egun ederra igaro genuen bertan.
SAGARRAK
Urrian Haur Hezkuntzakoak sagarren inguruan aritu gara. Inguruko zuhaitzak sagarrez gainezka egon dira, eta Aramaixoko sagarren inguruan gehiago jakiteko aprobetxatu dugu.
Tartean etxe ezberdinetako sagarrak jan ditugu, zuku ezberdinak dastatu ditugu, sagar tarta ere egin genuen, sagarrekin estanpazioa...
Sagarren proiektua garatzeko zuen ekarpena eta laguntza eskertzekoa izan da, mila esker.
Eta proiektuari bukaera emateko, nola ez, guri gustatzen zaigun moduan amaitu genuen: J O L A S E A N. Sagarra zintzilik abestiarekin jolasean ibili ginen eta hona hemen proiektu honen inguruko bideo bat.
Gozatu ikusten, eta agian etxean ere animatuko zarete sagar jolasa egitera.
PAPERAREKIN ESPERIMENTATZEN
Oraingoan paperarekin esperimentatzen ibili dira haurrak.Primeran pasa zuten.
INSTALAZINUAK- URRIA
Urriari bukaera emateko, azken ostiralean instalazio saioa izan genuen Haur Hezkuntzakook.
Instalazioa udazkeneko elementuekin osatu genuen, eta horretarako familien laguntza ere izan dugu. Mila esker artaburuak ekarri dizkiguzuen familiei.
Hemen dituzue bi taldeetako bideoak eta gozatu. Hurrengo hilabetean beste instalazio bat izango dugu.
EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN ALDEKO MANIFESTAZIOA
Tailerrak
Aurtengo erronketako bat adin aniztasuna izanik tailerrak aldatu ditugu. Ikasturte honetan Lehen hezkuntzako ikasle guztiak nahastuko ditugu tailerretan jardun bitartean.
Lehenengo saioak burutu ditugu eta, momentuz, esperientzia aberasgarria izaten ari dela eta ikasleak tailerretara pozik eta motibatuta etortzen direla esan dezakegu.
Hemen dituzue argazki batzuk.
Gogoratu, urtero bezala argazkiak ikasleak atalean aurkituko dituzuela.
Ziberindarkeria

2021/22 IKASTURTEAREN HASIERA
Aurreko astean eman genion hasiera ikasturte berriari. Gaur jardun osoari ekingo diogu.
Dakizuen bezala aurtengo ikasturtean berrikuntza asko izan ditugu funtzionamenduan. Hauek aurrera ermateko eskolako espazioak ere aldatzen ari gara, iaz musika gelari tokatu zitzaion eta aurten 1,go zikloko gelei.
BEKAK
Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beketarako eta laguntzetarako 2021-22 ikasturteko deialdia zabalik dago. Informazio gehiago Hezkuntzako webgunean.
EPEA: uztailaren 24tik irailaren 30era eskolan edo online.
Beka eta diru-laguntzen zenbatekoak eta motak, eta ekonomia-baldintzak ikusteko klikatu hemen.
GURASO ELKARTEAREN BATZARRA
2021/ 22 IKASTURTE HASIERAKO BILERAK
Familiekin izaten ditugun ikasturte hasierako bilera egiteko datak eta tokiak hurrengokoak izango dira.
Prebentzio neurriak betetze aldera, familia bakoitzeko pertsona bakarra etorriko da:
3. ziklokoak: irailak 22, asteazkena, 16:30etan. Liburutegian
1. ziklokoak: irailak 27, astelehena, 16:30etan. Liburutegian
2. ziklokoak: irailak 29, asteazkena, 16:30etan. Arexola gelan.
Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urtekoak: urriak 4, astelehena, 16:30ean. Liburutegian
Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekoak: urriak 13, asteazkena, 16:30ean. Liburutegian
MENDIAK KOSTALDERA. A, ZELAKO ABENTURA!!!
Mendiak taldekoek itsaso bazterrean abentura itzela bizi izan dugu. Hiru egun eta bi gau kresalez jolasteko eta elkarrekin lo egiteko izan ditugu. Egunez, Lekeitio kostaldeko herria ezagutu dugu eta bertako arrantzaleen eta arraunlarien istorioak bizi izan ditugu. Gauez, gaubelak eta parrandak antolatu ditugu. Primeran ibili gara!
2. EBALUAKETA BUKAERAKO TAILERRAK
Aurreko ostiralean eman genion bukaera 2. ebaluaketari. Ezin hobeto bukatzeko haur hezkuntzakoek ginkana egin zuten eta lehen hezkuntzakoek hiru tailerretan egindakoa beste ikaskideekin konpartitu zuten.
Bihar Ihes gela tailerrean egindako lanari zabalkuntza emateko asmoz, ikasle batzuk bideo deia egingo dute Eskola Txikiak sarean dauden eskola batzuekin, bertan gure eskolan Ihes gela nola antolatzen dugun azalduko diete.
Ea gero beraiek egitera animatzen diren!
2. EBALUAKETA BUKAERAKO TAILERRAK
Aurreko ostiralean eman genion bukaera 2. ebaluaketari. Ezin hobeto bukatzeko haur hezkuntzakoek ginkana egin zuten eta lehen hezkuntzakoek hiru tailerretan egindakoa beste ikaskideekin konpartitu zuten.
Bihar Ihes gela tailerrean egindako lanari zabalkuntza emateko asmoz, ikasle batzuk bideo deia egingo dute Eskola Txikiak sarean dauden eskola batzuekin, bertan gure eskolan Ihes gela nola antolatzen dugun azalduko diete.
Ea gero beraiek egitera animatzen diren!
MENDIAK TALDEA KOPLAKARI

Atzo, martxoak 23, Manex Agirre bertsolariak Mendiak taldeko kideei Erdi Aroko koplak nolakoak ziren, zertarako erabiltzen zituzten eta nola osa daitezkeen irakatsi zigun.
Doinu bat ikasi eta doinu horrekin Erdi Aroko koplak osatu genituen.
Mila esker Manex, KOPLAKARI izaten laguntzeagatik!