FRUTA ZUHAITZAK LANDATZEN

 

Goiz ederra atzokoa Burgirekin!!!

6 fruti arbola (arana, pikondoa, makatzondoa, paraguayoa, gereziondoa eta sagarrondoa) landatu genituen eta gustora ibili ginen Kaztainatuetan.
Urte batzuk buruan hamaiketako ederra egingo dugu, Burgirekin, bertan aterako diren fruituen mazedonia jaten!!!!

Ikusi argazkiak hemen


2023 Santa Ageda

Aramaixo Herri Eskolako Haur Hezkuntzako ikasleak ere herritik barrena ibili ziren Santa Ageda eguna ospatzen.


INAUTERIAK

Otsailaren 13an Inauteriak ospatu genituen Aramaixoko Herri Eskolan!!

Zinemaldi itzela prestatu genuen herriko kaleak kolorez jantzi eta alaitzeko!

Ikusi hemen argazkiak


Santa Ageda

Aurreko ostiralean Aramaixoko auzoetatik barrena ibili ginen Santa Ageda bezpera ospatzen.

Ikusi hemen argazkiak


LAISTER MATRIKULAZIO EPEA ZABALIK!

Otsailaren 7tik 23ra matrikulazio epea zabalik egongo da!

                                                                        


2024-2025 IKASTURTERAKO MATRIKULAZIOA

OTSAILAREN 7TIK 23RA AURRE-MATRIKULAZIO EPEA ZABALIK!

FAMILIEI ESKEINITAKO IKASTAROA BERTAN BEHERA

Sare sozialak eta osasun mentala ikastaroa bertan behera geratu da.

Data berriaren zain gaude beraz, adi egon berriei!


SARE SOZIALAK ETA OSASUN MENTALA

ESKOLAKO FAMILIEI ESKEINITAKO FORMAKUNTZA SAIOA

ANIMATU PARTE HARTZERA, IZENA EMAN.


SANTAMASAK 2023

 

Giro ederrean ospatu genituen Santamasak eskolan: txistorra pintxoak jan genituen, musikarekin dantzan ibili ginen, jolasean, ... eta nola ez

Mari Domingi eta Olentzeroren bisita ere izan genuen eskolan!

Animatu eta ikusi argazkiak

 

 


TXOKOLATE ETA ARROZEZKO TURROIA

 

 

 

Zein ederrak dauden mugimendu autonomoko ikasleak egin dituzten txokolatezko turroiak.

Eskolako ikasle guztiek dastatzeko aukera izan dute.

Nola nabari den gabonak ate joka datozela!

 

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 1ean EUSKARAREN EGUNA ospatu genuen.

Euskararen nazioarteko eguna ospatzeko, jolasean eta kantuan ibili ginen herriko eragileekin batera.

IKUSI ARGAZKIAK

 

IRAKURKETA SAIOAK

Asteazken arratsaldetan eskolako irakurzaletasunarekin lotutako ekimena hasi dugu.

Bertan, hizkuntza eleaniztasuna kontuan izanik, ipuin ezberdinen  kontaketa egiten dugu.

IKUSI ARGAZKIAK

 

 

LEHEN HEZKUNTZA 3. ZIKLOKO IKASLEEN ANTZERKIA

 

Urtero moduan, aurten ere, Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklokoko ikasleen antzezlana ikustera joan gara eskolako lagunak. Aurtengo antzezlana “San Kristobal Eguna” izan da.

               IKUSI ARGAZKIAK

 

ARAMAIXOKO ESKOSISTEMAK GERTUTIK EZAGUTZEN

Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloko ikasleak Aramaixoko ekosistema ezagutzeko aukera izan zuten aurreko ostiralean. Errez Kooperatiba Elkarte Txikiko eta eskolako guraso den Iñakiren eskutik. 

Gertuko ingurunea gertutik ikusi eta hobeto ezagutu genuen, baita bertako bitxikeriak ere.

                                                              ARGAZKIAK IKUSI

SAN MARTIN BEZPERA

 

 

Ostiral arratsaldean, azaroak 10, San Martin eguna ospatu genuen eskolan.

Guztion artean, abesti ezberdinak abesteaz gain, lehen zikloko ikasleek lekaixo emanaldia egin zuten ere.

Arratsaldea guraso elkarteak prestatutako  gaztain goxoak jaten eta ASE kooperatibak oparitutako sagar zuku ederra edaten bukatu genuen.

Eskerrik asko guztioi!

IKUSI ARGAZKIAK

 

 

GABA BALTZA

 

Gau baltza eskolan!!

 

Denok kalabazak hustu,  kandelak piztu, izarak jantzi eta mamu zaharrak berpiztu!

 

IKUSI BIDEOA

 

 

AROTZ ENEA

Ikasturte hasierako irteera egin dugu Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloko ikasleak.

Arotz Enean egon gara!

Bertan milaka abentura bizi ditugu: mendi irteerak, kobazuloak bisitatu, herritik orientzaio jolasa egin dugu, herri kiroletara jolastu…eta nola ez gaubelak ere izan ditugu!

Gure argazkiak ikustera gonbidatzen zaituztegu!

 
 

Lehen zikloko ikasleak sagar zukua nola egiten den ikustera joan gara herriko kooperatibara. Bertan, sagarra garbitzen denetik, zukua botila barruan egotera iritsi arteko pausu guztiak ikusi ahal izan ditugu.

Gainera, zukua dastatzeko aukera izan dugu eta ikasle baten urtebetetzea zenez, hamaiketako itzela egin ahal izan dugu.

Eskerrik asko bertako langileei eta bidelagun izan dugun Paulino irakasle ohiari egindako harreragatik eta emandako azalpenengatik.

 

Gure argazkiak ikustera gonbidatzen zaituztegu!

 
 

 

 

ELORRIORA IRTEERA

Bigarren zikloko ikasleek Elorrion egon ginen ikasturte bukaerako irteeran. Goizean elorrio ezagutzen egon ginen, bertako eraikin interesgarriak bilatzen. Ondoren igerilekura joan ginen, asko disfrutatu genuen bertako txirristetan.
Egun aparta pasatu genuen!
 

AZERIAK ETA OLATUAK: JOBS AND ROUTINES

Hauek dira Azeriak eta Olatuak taldekok, “Jobs and Routines” azken proiektuko sketchak. Ederto pasa genuen prestatzen eta antzezten. Ea gustatzen zaizkizuen!

These are the sketches of the last Project “Jobs and Routines” from Azeriak and Olatuak groups. We had a great time preparing and acting. Let´s see if you like them!

DONOSTIRA EGUNPASA

 
Aurreko asteartean 3. zikloko ikasleak Donostin egon ginen. Eguraldia lagun eta egun zoragarria pasatu genuen!
El pasado martes, los alumnos y alumnas del 3ºciclo estuvimos en Donosti. Lo pasamos super bien

ARAMAIXO RESTAURANT

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako haurrek Aramaixo jatetxea inauguratu dute. Primeran pasa dute antzerkia egiten eta ikasitakoa praktikan jartzen. Espero dugu gustukoa izatea! Gozatu Aramaixo jatetxeko esperientziaz!

First and second grade kids have opened Aramaixo restaurant. They had a great time doing theater and putting what they've learned into practice. We hope you like it! Enjoy the experience at  Aramaixo Restaurant!

BERTSO EMANALDI BEREZIA

Ekainaren 7an, bertso eskolako irakasle eta ikasleen eskutik, saio berezia egin genuen kultur etxean. 2. eta 3. zikloko ikasleak hartu zuten parte. Primeran pasa genuen!! Ea datorren ikasturtean horrelako beste bat egiteko aukera daukagun. Mila esker parte-hartzaile guztiei.
 
El pasado 7 de junio nos juntamos los alumnos y alumnas del 2º y 3º ciclo. Los profesores y alumnos de la bertso eskola nos prepararon una sesión de juegos y actividades con las que disfrutamos un montón. Gracias a todos los y las participantes.

ARRASATERA IRTEERA

 

Txorimalo taldekook ikasturte bukaerako txango gisa Arrasateko dragoia ikustera joan ginen. Bertan dragoian inguruko kondaira kontatu genuen. Bukatzeko izozkitegin helatu goxoa jan genuen. Egun zoragarria igaro genuen!

HEMEN ARGAZKI BATZUK

UNIBERTSORA BIDAIA

1. zikloko ikasleak, Unibertsora bidaia azken proiektuko erakusketa antolatu zuten beraien familientzat.  Proiektuan egindako lanak, ikasitakoak eta ikusitakoak etxekoei azaltzeko aukera izateaz gain, ikasleek photocall-a eta "Espazioan jolasten" jolasa prestatu zituzten. 
Erakusketa amaitzeko, familiek, ikasle batzuk ekoiztutako antzerkiak eta Eureka Zientzia Museoan bizitakoen bideo muntaia ikusi zuten.
Eskerrik asko  familia guztioi etortzeagatik!!

ARABAKO ESKOLA TXIKIEN TOPAKETA

Pasaden ostiralean Maeztun Arabako eskola txikien topaketa egin genuen. Jolas ezberdinak egin genituen eta elkarrekin bazkaldu genuen. Giro ederra sortu zen! Ikusi zein ondo pasa genuen!

HEMEN ARGAZKI BATZUK

2024-2024 IKASTURTERAKO MATRIKULAZIOA

 

MUSIKA INSTRUMENTUEKIN ESPERIMENTATZEN

Pasaden ostiralean txorimalo taldeko guraso batzuk eskolara musika instrumentuak ekarri zituzten. Hauek manipulatzeko aukera izan genuen eta abestiak jotzen ibili ginen. Eskerrik asko goiza musikaren doinuarekin alaitzeagatik! Primeran pasa genuen!

HEMEN ARGAZKI BATZUK

GETARIAKO EGUNPASA

Pasa den ostiralean Ostadar taldekoak Getariara joan ginen egunpasa. Zelako egun ederra pasatu genuen!! Getariara iritsi ginenean bertako parkean hamaiketakoa egin genuen eta piska batean itsasontzia daukan parkean jolasten ibili ginen. Ondoren, Balentziaga museoan moda munduan murgildu ginen. Eta Balentziagatik bakoitza gure kaparekin atera ginen. Bazkaltzera itsas ondora jaitsi ginen. Bero egiten zuenez, arrainak bezala uretan ere gustura ibili ginen. Eta azkenik, eguna borobiltzeko izozki mundiala jan genuen. 

Primerako eguna izan zen. Ikusi bideo laburpena.

IR A KURRIN KURRIN

Maiatzaren 5ean 14.n IR A KURRIN KURRIN saioa egin genuen eskolan.
Aurtengoan Uda bat Senegalen  liburua irakurri dugu irakurketa dialogikorako.
Arratsaldean eskolako aterpean elkartu ginen 70 pertsona inguru, eta taldeetan banatuta parkera joan ginen liburuaren gaineko solasaldia egitera.
Irakurketa egin eta gero, eskolako gimnasioan elkartu ginen, eta maskara erakusketa egin genuen.
Afal ordua ere iritsi zitzaigun, eta bolondresek prestatutako afari goxoa jan genuen. Hori bai, eskuekin!!! Afari bikaina jan genuen.
Eta gaua amaitzeko, gorputzak dantzan jarri genituen Bergarako NDANK NDANK elkartekoen eskutik. Tartean beraiekin solasaldia izateko aukera ere izan genuen.
Aurtengo saioa bukaera klasiko batekin amaitu genuen, Besarkada Erraldoia.
Hurrengo ekitaldirarte, segi irakurtzen!!

 

EGUZKILORE LANDAKETA

Haur Hezkuntzakook Burgirekin batera eguzkiloreak landatu ditugu Tastanatxuetan. Eskerrik asko Burgi!

HEMEN ARGAZKI BATZUK

KIROL TOPAKETAK

Bigarren zikloko ikasleek Oiñatin izan zen Goieskolako jolas eta kirol topaketetan parte hartu zuten baiarako beste eskola publikoetako ikasleekin batera.  Egun zoragarria pasatu zuten!

HEMEN ARGAZKI BATZUK

JESUS ARREGI ASTRONOMOA BISITAN ETORRI DA

Lehenengo zikloko ikasleak Jesus Arregi astronomoaren bisita eduki dugu. Gure proiektuaren zalantzak argitzen egon eta gero, arratsaldean unibertsoarekin zerikusia duten artelanak egin ditugu.

HEMEN ARGAZKI BATZUK

PRUDENTZIO DEUNA

Prudentzio deuna eguna ospatzeko aurreko ostegunean erretreta jo genuen. Primerako eguna izan zen!

HEMEN ARGAZKI BATZUK

LIBURUAREN EGUNA

Aurreko astean liburuaren eguna ospatu genuen. Denon artean ipuin bat sortu eta herriko txoko desberdinetan ipuinak irakurtzen egon ginen. Ikusi zein ondo pasa genuen!

HEMEN ARGAZKI BATZUK

MARTXOKO INSTALAZIOA

Martxoan Haur Hezkuntzako haurrak antifazekin, tutuekin, serpentinekin...sortutako instalazioarekin egon ziren esploratzen. Ikusi zein ondo pasa zuten!

JOLASPIADAK 22-23

2. hiruhilabeteari amaiera emateko jolaspiadak ospatu ditugu eskolan. 8 jolas desberdin eraman ditugu aurrera eskolako ikasle guztiak, adin aniztasuna zainduz, 8 taldetan banatuta. Primeran pasatu dugu!

Hemen argazki batzuk

3. ZIKLOKOEN ANTZERKIA

Hiruhilabeteari amaiera emateko, 3. zikloko ikasleen antzezlanak ikusi genituen. Barre pila bat egin genuen eta primeran pasa genuen. Lan bikaina ekipo!!!

  Hemen argazki batzuk

3. ZIKLOKOAK IRUÑEAN

 

Aurreko ostiralean Iruñeko Planetarioan egon ginen 3. zikloko ikasleak. Bisita oso interesgarria izan zen eta egun ederra pasa genuen!

TXIKI CHANNEL

Hemen daukazue bigarren hiruhilabetean Zine Magazine tailerrean sortutako bideoa. 
Dibertigarria izan da, sortzailea eta oso ondo pasa dugu.
Ea zuen gustokoa ere ba den!!!
 
Here you have the film that has been created in the Zine Magazine workshop of the second quarter.It was fun, creative and we had a great time.We hope you like it!--

URAREN ZIKLOAREN AURKEZPENA

   Hemen argazki batzuk

Gaur 1 zikloko ikasleak Haur hezkuntzara joan dira uraren zikloa azaltzera. Lehenego, mural baten bidez, uraren zikloa azaldu dute. Ondoren egin duten esperimentua azaldu diete eta azkenik beraiek asmatutako ipuintxo bat eta asmakizun batzuk kontatu dizkiete. Bukatzeko denok batera abesti bat dantzatu dute.

MARTXOAK 8

                                  

ARBOLAK LANDATZEN

Otsailean Haur Hezkuntzako ikasleak arbolak landatzen ibili ginen eskola inguruan. Hemendik aurrera zaindu ondo zainduko ditugu has daitezen eta frutua eman dezaten. Laguntzaile izan genituen Burgi, Iñaki eta Markel. Argazkiak ateratzen Alex Mendikute ibili zen. 
Aramaixo Herri Eskolatik eskerrak eman nahi dizkizuegu laguntza era batera edo bestera eman diguzuen denoi.

HIRUERREKETARA IRTEERA

Otsailaren 17an, bigarren ziklokoak gure proiektuari bukaera emateko Hiruerreketara irteera egin genuen. Deba ibaia non hasten den ikusiz primeran pasatu genuen.

Hemen dituzue argazki batzuk

INAUTERIAK

   Datorren martitzenean, otsailak 21, eskolako Inauteri eguna ospatuko dugu. Aurten aukeratu dugun gaia KIROLA da.
  Ohiturari jarraituz eta eguraldiak lagun, 14:30ak inguruan, herriko plazara kalejiran joango gara (bestela jaialdia eskolako aterpean). Bertan,       mozorroen aurkezpena eta dantza batzuk egingo ditugu. 
   Arratsaldea goxo-goxo bukatzeko, eskolara bueltatu eta 15:30ak aldera, sukaldariak prestaturiko txokolate goxoa bizkotxoekin dastatzeko     aukera izango dute ikasle guztiek eskolako aterpean.  
 Gonbidatuta zaudete gurekin parte hartzera arratsaldeko ekintza honetan. 
 
 
DISFRUTATU  IKUSKIZUNAZ!

URTARRILEKO INSTALAZIOA

 

 

 

 

 

Urtarrilean Haur Hezkuntzako haurrak komuneko paperarekin, egunkariekin, nins panpinekin... sortutako instalazioarekin egon dira esploratzen. Ikusi zein ondo pasa duten!

ORBEA LANTEGIRA IRTEERA

    Aurreko astean, Lehen zikloko ikasleak Mallabiara joan ziren orbea lantegia ikustera. Goiz ederra pasatu zuten.

 

Hemen argazki batzuk

SANTA AGEDA BEZPERA

 

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera larunbata denez eta ohitura onak ez galtzeko eskolako ikasle eta irakasleak eskean irtengo gara ostiralean Ibarrako kaleetatik eta auzoetako baserrietatik.

Ostiral goiz ederra pasatu genuen baserriz baserri auzoetan eta Ibarran. Mila esker gurekin parte hartu zenuten guztiei.

Hemen egunean ateratako argazki batzuk

 

IRAKURKETA IDAZKETA FORMAKUNTZA ELENA LAIZEKIN

Euskadiko Eskola Txikietako maisu maistrak Aramaioko Kultur Etxean 12 ordutako formazioa egiten ari gara Elena Laizen eskutik.

Saio hauetan gai hauek lantzen ari gara besteak beste: zer da irakurtzea, zer da idaztea, psikogenesiaren garapena eta eskola ezberdinetako aurkezpenak.

Hausnarketa hauek eta saio hauek ezinbestekoak dira gure jarduera aberasteko eta prozesu honetan behar den laguntza hobeto eskaintzeko.

 

MATRIKULAZIOA

GURINEZKO GAILETAK

Haur Hezkuntzakook gurinezko gaileta goxo-goxoak egin ditugu. Horretarako, ikasgelan errezeta landu dugu eta haurrek osagaiak etxetik ekarri dituzte. Zuek ere etxean egin nahi badituzue errezeta hemen duzue. Ikusi zein ondo pasa dugun!

Hemen argazki batzuk

 

GOIESKOLAKO JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK: MAR ROMERAREN HITZALDIA

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

Heldu da 1.go hiruhilabetearen bukaera eta merezi bezala eman diogu agurra.

Lehenengo orduan Olentzero eta Mari Domingi etorri zaizkigu bisitan. Eurekin solasalditxoa izan ondoren opariak banatu dizkigute. Txintxoak izan garen seinale!

Ondoren 3. ziklokoek, sukaldariaren laguntzaz, txistorra banatu digute. Ederra benetan!

Aterpean dantzan ibili ondoren, dena jaso eta hurrengo urterarte, urtarrilak 9rarte, agurtu gara.

Hemen argazki batzuk

1. HIRUHILABETEKO TAILER EMANALDIA

Aurten ere adinak nahastuta, 1.go mailatik 6.nera, tailerrak aurrera eramaten ditugu. Hiruhilebeteari bukaera emateko jardun berezia izan dugu. 
Tailer bakoitzean egon diren ikasleek besteei aurkeztu diete egindako jarduerak.
Ikasturte honetan aurrera eramaten ditugunak: 
  •  Zine magazine, bertan, ingelesez, telebista programa bat aurkeztu digute.
  • Azterlandian metodo zientifikoa jarraituz esperimentuak egiteko pausuak azaldu dizkigute.
  • Gorputzaldietan Konfidantza eta Autoestima lantzeko estragiak erakutsi dizkugute.
  • HEMEN ARGAZKI BATZUK

OLENTZERO ETA MARI DOMINGIRENTZAKO ESKUTITZAK

Pasaden astean Haur Hezkuntzakoak Olentzero eta Mari Domingirentzako eskutitzak herriko postontzian bota genituen. Gaur, euren erantzuna jaso dugu. Elkar ikusteko irrikitan gaude!

 

INGELES BARNETEGIA

Azaroaren 21etik 25era Nafarroako Beire herrian eskolako 3. zikloko ikasleak eta Junkal irakaslea,  Ingeles Barnetegian izan ziren. Oso esperientzia emankorra eta ona izan zen. Denetarik egin genuen: abestiak abestu eta dantzatu, aurkezpenak egin, inkestak bete, azalpenak entzun eta eman, jolastu, paisajeaz gozatu,....

Gure arteko harremanak  sendotu genituen baita eta Izarra ikastetxeko lagun berriak ezagutu ere. Gauetan, hizketaldiak, txutxumutxuak eta txisteak ugariak izan ziren logeletan, bakarren batzuk aurpegi margolari lanak ere egin zituzten.

 

We´ll hope that it was an enjoyable activity and that it helped us to improve our English.

 

HEMEN ARGAZKI BATZUK

 

MENDIAK PROIEKTUA

Haur Hezkuntzan mendiaren inguruko proiektua egin dugu. Beharrezko informazioa udaletxetik eta zuen etxeetatik jaso dugu. Gainera, hainbat familia kide eta Orixol elkartekoak eskolara etorri dira euren ezagutzak gurekin partekatzera. Eskerrik asko zuen ekarpenengatik! Eman diguzuen informazioa eta mapak aztertuz asko ikasi dugu! Begira zein ondo ibili garen!

HEMEN ARGAZKI BATZUK

ABENDUKO INSTALAZIOA

Hilabete honetan Haur Hezkuntzako haurrak kutxekin, ezkur txapelekin, arrautza kutxekin... sortutako instalazioarekin egon dira esploratzen. Ikusi zein ondo pasa duten!

 

 

 

 

ABENDUAREN 14AN GREBA

Abenduak 14erako, Steilas, LAB eta ELA  sindikatuek hezkuntza mailan greba deiadia luzatu dute hezkuntza legearen aurreproiektuarekiko desadostasuna azaltzeko. Hau dela eta, ARAMAIXO HERRI ESKOLAKO irakasleen %77ak  sindikatuek konbokatutako grebarekin bat egingo dugu.

Sindikatuek bidalitako komunikatu bateratua ikusteko klikatu hemen.

 

HERRIA KANTUZ 22

Abenduak 2an, ostiralean, Euskaraldia eta Euskararen eguna ospatzeko Herria Kantuz ekintza burutu genuen Aramaixo Herri Eskolako partaideak eta  Alaiak kantu taldeak. Aramaioko Bixente Goikoetxea plazan eta Nardeaga kalean Larraitz Arriolabengoaren gidaritzapean hainbat abesti abestu genituen. 
Giro ederra eta alaia sortu zen egun honi kutsu berezia emateko. Espero dugu bertan partehartu zenutenok disfrutatu izan zenutela.

Hemen ekintzan ataratako argazki batzuk

EUSKARALDIA: HITZEZ EKITEKO GARAIA

        Ekintza hauek eramango ditugu aurrera:

  • PINak BANATU
  • Leloak asmatu, eta leloekin pasiloa apaindu (LH 1.zikloa)
  • Gelak Euskaraldiko eskulanekin eta banderolekin apaindu
  • Euskaraldiko sekuentzia didaktikoak landu

            HH: -Lagun komikia
                   -Xaxatu euskaraz ipuina.
                   -Aho bizi-Belarri prest marraztu

           LH: -Euskaraldiaren bideokliparen inguruko lanketa (hausnarketa,tertulia…)
                  -Marrazkia euskararekiko norberaren ekarpenaren baitan.

Abenduaren 2an ostiralean, Herriko liburutegian:

 “Maider Arzelai” Ipuin kontalaria
           09:15-09:50  HH Ostadar taldea
           09:50-10.30  HH Txorimalo taldea
           14:10-15:00  Mendiak taldea   
          15:00-15:50  3. Zikloa + Olatuak eta Azeriak
  
Alaiak jubilauak taldearekin eta Eguneko Zentroko nagusiekin “Herria kantuz” ekitaldia burutu, herrian zehar abestiak kantatu. 
           Abestiak:
           “Babala Gumbala” (Kanona)
            Bagare
            Urtxintxa

11:00etan Herriko plazan eta gero Eki- Okindegi eta Añai inguruan. 

 
 

INGELES BARNETEGIA

3. Ziklokoak prest barnetegira joateko!
Nerbixuak egon arren, poz - pozik joan dira denak.
Ondo pasa cuadrilla!!!

URRIKO INSTALAZIOA

Haur Hezkuntzan, hilean behin, instalazioak egiten ditugu. Urrian udazkeneko naturako elementuekin aritu ginen: pinaburuekin, hostoekin, makilekin... Ikusi zein ondo pasa zuten txorimalo eta ostadar taldekoek!

 

 

 

SAN MARTIN BEZPERA

Urtero bezela Azaroaren 10ean, osteguna, arratsaldeko 15:00etan ESKOLAKO ATERPEAN, euria balego FRONTOIAN, San Martin Jaia ospatuko dugu. 

Gure ikasleek emanaldia gertatu dute: abestiak, koplak, lekaixoak... . Eta ondoren guraso elkartearen eskutik gaztainak dastatzeko aukera izango dugu.       

 

PRIMERAKO ARRATSALDEA PASATU GENUEN! 

HEMEN ARGAZKI BATZUK        

JUBILATUEN EGUNA

Eramandako guztiak saldu eta primeran pasatu genuen!

Eskerrikasko hurbildu zineten guztiei.

Datorren zapatuan, urriaren 29an, Jubilatuen eguna ospatuko da Aramaion, ekintza desberdinez betetako eguna izango da.

Aramaixo Herri Eskolako ikasleak herrian antolatutako ekintza ezberdinetan parte hartuko dute eta urtero bezala hirugarren zikloko ikasleek etxean egindako tarta eta goxoak saltzeko postua jarriko dute.

Animatu!  Gure goxoak erosi eta egunaz disfrutatu!

2023 Santa Ageda

Aramaixo Herri Eskolako Haur Hezkuntzako ikasleak ere herritik barrena ibili ziren Santa Ageda eguna ospatzen.


 

IEZ HASITAKO EKINTZA SOLIDARIOARI BUKAERA EMATEN

Gaur goizean, aurreko ikasturtean hasitako ekintza solidarioari amaiera eman diogu eskolako aterpean.

Gogoratuko duzuenez iez Aita Mari itsasontzian egiten duten lana ezagutu eta laguntza emateko hainbat ekintza aurrera eraman genituen, itsasontziko kapitainarekin eta Izaskunekin bideo deia, olatu solidarioa...; orduan bildutako dirua helarazteko ekitalditxo bat antolatu dugu. 

Zuzendariaren agurra eta gero 2. zikloko Azeriak eta Olatuak taldekoen artean osatutako testotxua irakurri dute, ondoren Mendiak taldekoek bertsoa bota dute azkenik 3. ziklokoek egindako txekea Ostadar eta Txorimalo taldekoek Izaskunei eman diote. Berak, eskerrak eman ondoren oraingoan dituzten eragozpenak kontatu digu eta harremanetan jarraitzekotan geratu gara.

Animo Aita Marin aritzen zareten guztiei!

Hemen argazki batzuk