Adin aniztasuna aberastasun iturri.

 

Adin aniztasuna gure esentzia nagusia da, gure printzipioetako bat, ikasleak elkartzeak interakzioa aberastu egiten du; pentsaera, estrategia, bizipen, jarrera anitzagoak sorrarazten ditu; Eskolan bizitzeko beste modu bati ateak zabaltzen dizkio, alegia.

 

Adin aniztasuna ezaugarri duen eskolak, indibidualtasunak ulertu behar ditu. Ikas prozesuak, curriculumak garatzeko egin behar ditugun ibilbideak, pertsonalak izan behar dira, bakoitzarenak. Horretarako, ikas egoera anitzak eskaintzen ahalegindu behar dugu, ikasle bakoitzak bere bide akademiko curricular hori egin dezan. Horregatik, maila kontzeptua gainditu eta ziklo programen bidez eta proiektuen bidez lan egiten dugu.

 

Ikasleak zikloka taldekatuak

 

Adin aniztasuna oinarri delarik, ikasleak zikloka taldekatzen ditugu. Ikasle kopuruaren arabera, talde bat edo bi ditugu ziklo bakoitzean.

 

  1.  1. ZIKLOA: LH 1 ETA 2. MAILAK
  2.  2. ZIKLOA: LH 3 ETA 4. MAILAK
  3.  3. ZIKLOA: LH 5 ETA 6. MAILAK