GARRAIOA
Aramaixo Herri Eskolak garraio zerbitzua eskaintzen du, eta zerbitzua, auzoetatik datozen ikasleentzat da.
Zerbitzua, goizez (9:00etarako heltzeko ) eta arratsaldez (16:00tan etxera bueltatzeko) eskaintzen da. Eguerdian aldiz, ez da garraio zerbitzurik eskaintzen.
Ibilbidearean arabera eta gelara sartu arte, ikasleek zaindaria dute.